XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1- Non arrapatu ninduten.Sanxelipu errian atxitu ninduten soldadu gorriak, beste bi Kaputxino misiolari euskaldunekin batean.
Erri ori, Kingyang uri sendotik 18 kilometroko bidean dago, Kansu deritzan Txinako probintzian datza, aren eguzki-aldean, Lungtung ibarrean.
Mila seireun metroko mendiak baditu bere inguruan, eta ibarraren erditik txirristatzen dira Malin ibaiaren urak, bere ondoko bazterrak udaberri udetan jatortu ta edertuz; mota askotako labore ta zituak sortzen dira alde aietan.
Baña legorte aundiko urtetan beldurgarriak dira Malin ibai orren bazterrak.
Ibai gatzerretsu ta orizta onen ondoan ta batez ere eguzki-aldean bizi dira aspaldi aspalditik Setxuang probintziatik etorritako jendetalde aundiak; aietako asko katolikoak dira.
Mariaren Biotz Garbiaren Misiolari belgatarrak lau elizatxo goratu zituzten kristau oiei kontu izateko; bat Malin-en, bestea Sintxiajo-n, irugarrena Luixejo-n ta laugarrena Sanxelipu-n.
Azken onek baditu 50 urte egiñik, ori da eliza-nausia ta or bizi da geienean Mixiolaria.
1913'an, Huixiendie jetxitako lapurrak kixkali ta ondatu zuten;(...).